Matxin Labaien margolaria hil da

Ataria 2021eko uztailaren 30a

89 urte zituen margolari tolosarrak; paisaiak margotzen zituen gehien, horretan zen artista.

Matxin Labaien margolari tolosarra zendu zen, atzo, 89 urterekin. Bizitza, zahartu arte, pintatzen eman du. Paisaiak margotzen zituen gehien, eta elurra marraztea zuen gustuko. Hala aipatu zuen iaz Tolosaldeko Ataria-ri eskainitako elkarrizketa batean.

Asko bidaiatutakoa da, eta lan asko egindakoa. Gerrak markatu zuen Matxinen bizitza, Saran erbesteratuz familia osoa, aita Tolosako alkatea zela. Gero Munduko Gerra hasi eta Donibane Lohitzunera joan behar izan zuen. 1945ean Donostiara etorri ziren gurasoak han geldituta, Pasaian Jesus Elosegi osabarekin bizituz, eta 1954an itzuli ahal izan zuten Tolosara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!