"Ezinbestekoa da euskarazko ikus-entzunezkoen alorrean jauzi bat ematea"

Ataria 2021eko uztailaren 29a

Kike Amonarriz Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari eta Topaguneko presidenteak bat egin du Pantailak Euskaraz ekimenarekin.

Euskarazko kontsumoa eta eskaintza ez datozela bat euskaldunon behar, nahi eta aukerekin esan du. Horregatik, beharrezko ikusten du euskarazko ikus-entzunezkoen alorrean jauzi bat ematea: "Jauzi bat ekoizpena handituz, bai telebistan, bai zineman, bai eta bestelako euskarrietan ere". Euskara "gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin behar dugulako baita ikus-entzunezkoetan ere", herritarrak gonbidatu ditu ekimenarekin bat egitera.

Erlazionatuak

Pantailetan ere, bere lekua izan dezan

Iñigo Terradillos 2021 eka 26 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!