Adarra joz, azpiegitura eske

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko otsailaren 27a

Ehundik gora pertsona elkartu dira, gaur, Tolosan, Bedaioko landa eremuan beharrezkoak dituzten oinarrizko azpiegituren alde egiteko. Trianguloan eta Plaza Zaharrean elkartu dira protesta egiteko.

Bedaio herritarrek, gaur eguerdian, hitzordua zuten Tolosan. Lehenik eta behin, Tolosako Trianguloa plazan zabaldu dute Landa eremuetako oinarrizko azpiegituren alde zihoen pankarta. Adarra jotzen aritu dira edo Egin kontu egin kontu, telefonorik ez daukagu ere abestu dute. Telefonoa eta Internet zerbitzu egokiak eskatu dituzte.

Ehundik gora herritar batu dira, eta bedaiotarrez gain, inguruko herrietako bizilagunen eta tolosarren babesa ere jaso dute. Bertan hamabost minutu pasa ostean, udaletxerako bidea hartu dute guztiek pankartaren atzetik, eta beste hamabost minutuz Plaza Zaharrean egin dute beraien aldarrikapena, beste behin ere, adarra joz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!