Hitzarmena berritzeko aurre-akordioa lortu dute Pasabanen

Ataria 2021eko otsailaren 8a

Tolosako Pasaban enpresako langileek hitzarmena berritzeko aurre-akordioa lortu dutela iragarri dute LAB eta ELA sindikatuek.

2019ko abenduan amaitu zen Tolosako Pasaban SA enpresako langileek arduradunekin azken aldiz sinatu zuten lan-hitzarmena. Hori dela eta zuzendaritzarekin akordio batera iritsi nahian aritu dira azken asteetan. LAB sindikatuak esan duenez, ELA sindikatuarekin elkarlanean, aurre-akordioa lortu dute azkenean eta ondorioz lan erreformaren kontrako klausulak adostu dituzte eta Gipuzkoako metaleko etorkizuneko hobekuntzak aplikatuko dituzte. Era berean, soldatak igotzeko aurre-akordioa lortu dute.

Erlazionatuak

Hitzarmen berririk gabe daude Pasaban enpresan

Josu Artutxa Dorronsoro 2021 urt 27 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!