Josu Iztuetaren eskutik jaso ditugu gaurkoan Postalak. Duela 40 urte sortu zen Nairobitarraz aritu da solasean, nola sortu zen, ze helbururekin, ze bidaia egin zituen, edota nola eman zion berak jarraipena. Horrekin batera, egungo egoera kontuan hartuta, datorren urteari begira jarri da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?