LABek askatasun sindikala aldarrikatu du

Ataria 2020ko azaroaren 30a

LAB sindikatuak deituta elkarretaratzea egin dute gaur Asuncion klinikaren aurrean. Askatasun sindikala eta adierazpen askatasuna aldarrikatu dituzte, izan ere, sindikatuak prentsara egindako adierazpenengatik, gezurrak direla argudiatuz, zigorra jartzeko mehatxua jaso du Asuncion klinikako zuzendaritzaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!