Elkarretaratzean herri palestinarrari elkartasuna adieraziko diote, baina eskaera zehatza egingo diote CAF enpresari: «Israelen kolonizazioaren konplize izateari uzteko exijitu behar diogu. Palestina ez baitago bakarrik eta sionismoaren konplize ez den Euskal Herria nahi dugu. Hori da historiaren alde zuzena». Izan ere, CAF enpresa aukeratu zuen Israelek tranbia sare baten hedapena garatzeko. «Sare horrek Jerusalem eta Israelgo kokaguneak lotzen ditu Palestinako lurralde okupatuan. Kokagune horiek legez kanpokoak dira zuzenbidearen arabera eta hala berresten dute Nazio Batuen hainbat ebazpenek, Gorteak, Nazioarteko Justizia Batzordeak, Genevako Konbentzioak eta nazioarteko giza eskubideen aldeko talde batzuk