Azkenaldian, Israelgo Estatuaren jazarpen sionista baretzetik urrun, gogortzen ari da. Netanyahuren gobernuak Palestinaren aurkako gerra propaganda gisa erabili nahi du, barnean duen gobernuaren aurkako mobilizazio uholdearen presioa desbideratzeko. Horrela, urte honetako uztailaren 1ean Zisjordania anexionatuko zuela agindu zuen, nahiz eta horretarako bere ohiko aliatuen babesa ere ez zuen izan.
Euskal Herritik badugu zer borrokatu Palestinako herriari benetako elkartasuna emateko. Zentzu horretan, garrantzia berezia du CAF enpresak Israelgo tren arinaren lanetan parte hartzeko asmo oro bertan behera utzi behar duela aldarrikatzea. Enpresari horiek burutu nahi duten trenaren proiektu horrek Israelek legez kanpo okupatutako Jerusalemgo lurralde palestinarrak hartzen ditu, euren agintea finkatzeko.
Zalantzarik gabe, mundu mailako langile klasearen indarra eta elkartasuna da Palestinaren aurkako basakeria geldi dezakeen indar bakarra. Ezin dugu beste alde batera begiratu, funtsezko giza eskubideak urratzeko eskatzen denean. CAFek atzera egiteko eta basakeria honekin behin betiko amaitzeko klaseko elkartasun internazionalista eta mobilizazioa dira bidea.
Manu Odriozola Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista