Gure Zirkuak abenduaren 4an lehen emanaldia eskainiko du Tolosan

Ataria 2020ko azaroaren 21a

Abenduaren 4tik 30era Gure Zirkuak berriro ere bere ateak zabaldu eta malabarismoa, magia, pailazo ikuskizunak eskainiko ditu Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan.

Sarrerak salgai jarriko dira azaroaren 23an, astelehenean, 10:00etatik aurrera, www.gurezirkua.eus webgunean. Eta leihatilara gerturatzea nahiago duenak, aukera izango du, egunero 15:00etatik aurrera.

Iker Galarzak berak ATARIA-ri adierazi bezala, ikuskizunarekin "koxka bat gora egin dugula esan digute". Konfinamendu garaian ikuskizunari buelta batzuk eman eta, "gauzak aldatuz joan gara, eta azkenean, goitik behera ia emanaldi guztia berritu dugu". Tolosar eta ingurukoek beraz, agendak zabaldu eta emanaldia aukeratzea besterik ez dute.

Erlazionatuak

Berriro ere etxean

Iñigo Terradillos 2020 aza 20 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!