2020/10/24 10:00 - 14:00

ATZERATUTA. Jabetze Eskola. Autodefentsa feminista

ATZERATUTA. Jabetze Eskola. Autodefentsa feminista
Kultur etxea, Tolosa

ATZERATUTA. Informazio gehiago hemen.

Maitena Monroy Romerok eskainita.

Urriak 23 (16:00-20:00) eta urriak 24 (10:00-14:00).

Gaztelaniaz. 5 euro.

Ikastaro honetan erasoak identifikatzen ikasiko da, jatorria aztertzen, indarkeria alderdi guztietatik eraikitzen eta ondorioak zein diren. Indarkeriaren inguruko mitoak eta errealitateak ere analizatuko dira, eta bere ondorio indibidualak nahiz kolektiboak baloratu.

Espazio bat sortuko da gure eskubideen, gure erantzukizunaren eta gure gaitasunen inguruan kontzientziatzeko, eta bide horretatik emakumeei gizonekiko baldintza berdinetan bizitzea eragozten dien indarkeriarekin amaitzeko. Mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzako eraso egoerei erantzuteko.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!