Gaurko Amalurra saioan hiru gai izan ditugu hizpide nagusiki. Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kidearekin, orain gutxi egin duten salaketa izan dugu abiapuntu, Tolosako Armeria plazaren ondoan Oria ibaira hondakin ugari daudela botata azalduz. Bestetik, ingurumen delituei EAEn Ertzaintzaren aldetik izaten duten jarraipenaz ere hitz egin dugu Plazaolarekin. Martin Mantxo A Planeta webguneko kidearekin, AHTari buruz aritu gara solasean, bai hemengo egoeraz zein Europako bi herrialdetan horrelako proiektuen aurka dauden mugimenduetaz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?