Egutegiko azala aukeratzeko unea

Ataria 2020ko irailaren 8a

Jada jarri da martxan Tolosako Udalak urtero argitaratzen duen udal egutegiko azaleko argazkia aukeratzeko bozketa, eta irailaren 20ra arte izango da aukera.

Herritarrek aurkeztu dituzten argazki guztien artetik 40 argazki aukeratu ditu epaimahaiak, eta ohi bezala, herritarrek argazkirik gustukoena bozkatzeko aukera dute orain. Bozka gehien jasotzen duen argazkia izango da egutegiko azalean erakutsiko dena. Epaimahaiak erabakiko ditu hilabete bakoitzeko gainerako argazkiak.

Bozketa udalaren webgunean egin ahalko da, eta irabazlearen izena irailaren 25ean jakinaraziko da. Bozka ematen dutenen artean 'tablet' bat zozkatuko da. Argazki irabazlearen egileak 600 euroko saria jasoko du, eta gainerako 12 finalistek 200 euro bakoitzak.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus webguneko Tolosanklisk atalean daude. Informazioa gehigarria behar dutenek, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi edota 943 670 383 telefono zenbakira deitu behar dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!