GAL ikertuko duen plataforma independentea bultzatu nahi du Pili Zabalak

Ataria 2020ko ekainaren 20a

Sare sozialetan egin du iragarpena tolosarrak. "Orain da edo inoiz ez", esan du.

GAL ikertzen lagunduko duen plataforma independente bat sortu nahi duten herritarrei luzatu die deia Zabalak eta horretarako bideak argitu ditu, Facebooken, Twitterren edota gal.ikerketa@gmail.com posta elektronikoan. Antolatzerakoan interesa agertu dutenei erantzungo dietela azpimarratu du mezuan GALek eraildako Joxi Zabalaren arrebak.
 
Amaitzear den legealdian, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide izan da. Egunotan, Espainiako Kongresuan Felipe Gonzalezen eta GALen arteko harremana ikertzeko ikerketa batzorde bat osatzeari Unidas Podemosek ezezkoa eman ondoren "etsipena" adierazi du tolosarrak. Dena den, azken orduetan jarrera aldatu du Unidas Podemosek eta ikerketa batzorde bat sortzeko eskaria babestuko duela iragarri du, EH Bildu, EAJ, ERC, Junts Per Catalunya, CUP eta BNGrekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!