Hamaika Gara

Tolosako Euskal Herria plaza bete da

Leyre Carrasco 2020ko ekainaren 7a

Hamaika Gara egitasmoarekin bat egin dute Tolosako Euskal Herri plazan. Ibartarrekin egin dute bat bertan. 

Hamaika Gara ekimenean bat egindako eragileek herri erantzun bat emateko deia egin zuten sare sozial eta prentsa ohar bidez, ‘Hemen erabaki, herritarrok erabaki’ lelopean. Hori dela eta, Tolosako Euskal Herria plaza aldarriz bete dute goizean. Ekimena goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean ospatu da. Parte-hartzaile bakoitzak bere aldarria kartoi zati batean idatzi eta etxetik plazara eraman du, lurrean utziz. Egoerara egokitutako formatu honekin eta hartuko diren beharrezko neurri guztiekin, parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna zorroztasunez bermatu direla ziurtatu dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

Ikaztegietan ere Hamaika Gara

Leyre Carrasco 2020 eka 07 Ikaztegieta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!