Ikaztegietako herritarrak "Plazak aldarriz betetzeko" ekimenarekin bat egin dute Herriko plazan. Ekimena goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean ospatu da. Parte-hartzaile bakoitzak sortu duen aldarria etxetik plazara eraman du. Egoerara egokitutako beharrezko neurri guztiak errespetatu dira, parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna zorroztasunez bermatuz.