Hamaika Gara

Lizartzan ere etxetik plazara eraman dituzte mezuak

Leyre Carrasco 2020ko ekainaren 7a

Hamaika Gara egitasmoaren kaleko lehendabiziko jarduera ospatu dute Lizartzan.

Lizartzako herritarrak ere "Plazak aldarriz betetzeko" ekimenean parte hartu eta Txirrita Esperantza aldarriz bete dute goizean. Ekimena goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean ospatu da. Parte-hartzaile bakoitzak bere aldarria etxetik plazara eraman eta bertan ipini dute. Egoerara egokitutako beharrezko neurri guztiak errespetatu dira, parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna zorroztasunez bermatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!