Martxan da mozorrorik onenak saritzeko lehiaketa

Ataria 2020ko otsailaren 23a

Mozorro onenek sari bikainak izango dituzte.

Inauterietan argazkiak ateratzea gustuko duzu?
Zure mozorroak besteen begietan jartzea nahi duzu?
Zure mozorroa Tolosako eta Tolosaldeko hoberena izan dela uste duzu?

TOLOSALDEKO ATARIA-k inauterietako mozorroen irudiak bildu eta onenei saria banatuko die!

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira ataria.eus-era eta martxoaren 8a izango da bidalketak egiteko azken eguna.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu!
Zorte on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!