Baserritik

"Produktu on bat ekoitzi eta kontsumitzaileari zuzenean salduz gero, baserriari etorkizuna ikusten diot"

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko abenduaren 5a

Tere Olanok eta Pedro Zuzuarregik berandu heldu zioten artzaintzari. Tolosako Martin Txiki baserrian bizi dira. Pasioz bizi ditu baserria eta ardiak Pedro Zuzuarregik, eta fabrikako lana utzi zuen, Tere Olano bikotearekin batera artzaintzatik bizitzeko. Olanok gaztak egiten ditu eta Zuzuarregiren kargu dago artaldea.

Gazta da beraien bizi iturri, baina Tere Olanok "denaren beharra, eta askoz gehiago" dagoela dio. "Orduak ezin dituzu kontatu lanbide honetan. Guk, orduari ez diogu begiratzen; lanari begiratzen diogu", azpimarratu du Olanok, eta gaineratu: "Lanerako kultura gutxitu egin dela iruditzen zait, eta bokazio handia behar da lan honetan aritzeko".

Pedro Zuzuarregik, "askori ezin diozu azaldu ere egin gure eguneroko bizitza nolakoa den". Klabea produktu on batean ikusten du: "Produktuak ona izan behar du, eta produktuak ona izateko ikasi egin behar da; eta gero, egunetik egunera asko saiatu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!