2017ko uztailean Andoaingo Udalak aho-batez onartutako erabakiari jarraipena emanaz, eta denbora guzti honetan hainbat ikerketa, testigantza eta dokumentazio prestatu ondoren, Andoaingo Udalak Tolosako Epaitegian aurkeztuko du, herriko biktima batzuekin batera, frankismoaren krimenen aurkako Kereila kriminala. Aldi berean, jurisdikzio internazionalaren aginduei jarraituaz, Argentinako Epaitegi Federalean Servini epaileak irekita duen 4591/10 Kereilarako ere Andoaingo Udalak salaketa bidaliko duela iragarri du: "Horrela, gure herriari dagozkion Egiaren lerro asko idatziak daude jadanik, eta orain aurkezten diren salaketa guztien erantzukizunak Justiziari dagokio eskatzea. Estatu guztian eta Euskal Herrian frankismoak eragindako milaka eta milaka biktima guztien artean andoaindarrek ere beraien duintasuna eta dagokien Justizia aldarrikatzen dute".
Urtarrilaren 16an eskualdeko biktimek egin bezala, andoaindarrek salaketa jartzearekin batera Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez! aldarrikatu dute.