Urte luzez egindako lana eta herriko festetan izandako parte hartzea saritu nahi izan du Tolosako elkarteak. Euskara izan dute ardatz, euren inauteri guztietan. Horretarako, Zubietako eta Leitzako inauterietara bisitak egin izan zituzten, bertatik ideiak jaso ahal izateko.
Bestetik, eurentzako inauteriak zer diren azaldu digute, baita inauterizale batek zein ezaugarri izan behar dituen ere. Bezperan erabakitako mozorro batekin, edota trapu zahar batzuekin, baina aurtengo inauteriak ere umore onez eta osasunez ospatzea dute helburu.