Tolosa CF Gimnastikakoei harrera egin diete

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko abenduaren 16a

Tolosako Udalak, harrera egin dio Tolosa CF klubeko gimnastika erritmikoko taldeari, udaletxean. Harrera xumea izan da, baina era berean, emozio handikoa. Udaleko ordezkariez gain, familiako kideak eta lagunak izan dira bertan.

Pleno aretoa txiki geratu da, gaur iluntzean, Tolosa CF Gimnastikako neskei harrera beroa egiteko. Olatz Peon alkateak hartu du hitza, eta herriaren izenean zoriontzeaz gain, eskerrak ere eman dizkie kirolariei. Herritarrek txalo artean jaso dituzte. Gero, gainera, Arantxa Urbistondo prestatzaileak oroigarri bat jaso du Peonen eskutik. Familiako argazkiak ateratzearekin batera amaitu da gaurko ekitaldia. Klubak, herritarren presentzia aprobetxatu nahi izan du, abenduaren 23an, igandean, Usabal kiroldegian emanaldi bat eskainiko dutela gogorarazteko.

Erlazionatuak

Tolosa CF Gimnastika Espainiako txapeldunorde

Josu Artutxa Dorronsoro 2018 abe 16 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!