2018/09/29 07:30

Bedaioko XII. Mendi Martxa

Bedaioko XII. Mendi Martxa
Bedaio, Tolosa

Artubi Elkarteak antolatzen du Bedaioko Mendi Martxa.

Bi ibilbide, 24 kilometrokoa, Artubira igotzen dena. Ibilbide hori egitea hautatzen duten mendizaleak 07:30ean irtengo dira Bedaioko frontoitik.

Bestea, ibilbide laburra izango da, bereziki familiei zuzenduta dagoena. 17 kilometroko luzera du, eta beste ibilbidearen antzekoa bada ere, kasu honetan ez dute Artubi igo beharko. Hauentzat 09:00etan izango da irteera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!