Danbor hotsak bueltan dira Amarotzen

Ataria 2018ko uztailaren 2a

Amarotz auzoko jaietako danborrada berreskuratu dute auzotarrek, urte batzuk danborradarik egin gabe egon eta gero. 100 parte hartzaile inguru izan dira.

Danbor hotsekin esnatu zen, atzo, Amarotz Auzoa. Haur, gazte eta heldu irten ziren kalera, zenbait urtetan egin ez den danborrada berreskuratzeko, Konponezinak txarangaren laguntzarekin.

Horiz blaitu zuten auzoa. 11:00etan irten zen danborrada, San Blas ermitatik. Danborradak, gainera, baditu bere-bereak diren abestiak: Amarotz Auzoa eta Amarotz Txaranga. Festen erdigunera jaitsiz amaitu zuten ibilbidea, eta ondoren, auzotar ugari bildu ziren bazkaltzeko. Dantzatuz esan zieten agur auzoko festei, datorren urtera arte.

Argazki galeria gehiago

Txupinazoa

Ajoarriero lehiaketa eta haurren dantza emanaldia

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!