Hasi da hiru eguneko festa Amarotz auzoan

Ataria 2018ko ekainaren 29a

Amarotz auzoko jaiak 2018 5 1530282860862
Amarotz auzoko jaiak 2018 1 1530282800401
Amarotz auzoko jaiak 2018 7 1530282897988
Amarotz auzoko jaiak 2018 8 1530282922947
Amarotz auzoko jaiak 2018 2 1530282816907
Amarotz auzoko jaiak 2018 3 1530282830489
Amarotz auzoko jaiak 2018 4 1530282845889
Amarotz auzoko jaiak 2018 6 1530282879821
Amarotz auzoko jaiak 2018 9 1530282943760

Hasi dituzte jaiak Amarotzen. Ohitura den moduan, auzoko gazteek bota dute txupinazoa. Hain zuzen, beraiek izan dira igandera bitarteko egitaraua prestatu dutenak.

Igandera bitarte festa giroa izango dute Amarotz auzoan. Haurrentzako ekintzak prestatu dituzte jaiak hastearekin batera, eta ondoren, musikak hartuko du auzoa, Tolosako Musika Bandak kontzertua eskainiko baitu. Ordu berean, postre lehiaketa izango da auzokideen artean. Gauean, berriz, mozorrotu egingo dira.

Aurtengo berrikuntza nagusia garai batean egiten zuten danborrada berreskuratuko dutela da. Igandean egingo dute, 11:00etatik aurrera.

Antolatzaileak, "atsekabetuta"

Antolatzaileek udalarekin duten "atsekabea" azaldu diote TOLOSALDEKO ATARIA-ri: "Festak antolatu ahal izateko udalak eskakizun asko jartzen ditu. Eta ondo dago hori, baina gure eskakizunak beraiek ere betetzea gustatuko litzaiguke, eta ez dituzte behar bezala bete. Txupinazoa hasi baino 10 minutu lehenago ekarri dituzte buruhandiak, udaltzainek, gainera. Eta gu mugitu garelako. Kendu gabeko autoak ere orduantxe erretiratzen hasi dira. Besterik gabe, guk egiten dugun lana kontutan hartzea nahiko genuke", azaldu du Iñaki Zubeldia antolatzaileak, festa batzordearen izenean.

EGITARAUA

Ekainak 29, ostirala

16:00. Jaien hasiera iragartzeko suziria eta buruhandiak.
16:30. Haurrentzako jolasak.
18:00. Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finalak.
18:30. Funer Troup taldearen Aukerak kale ikuskizuna eta ondoren, txokolate jatea.
19:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua.
19:30. Postre lehiaketa.
20:30. Auzo poteoa.
21:30. Mozorro gaua: auzo afaria eta DJ Jo Ta Txo goizaldera arte.

Ekainak 30, larunbata

10:00. Diana Konponezinak txarangarekin.
10:00. Amarozko txirrindulari proba.
10:30. Puzgarriak eta jolasak.
12:00. Ajoarriero lehiaketa.
12:30. Amarozko haurren dantza emanaldia.
14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.
15:30. Puzgarriak eta jolasak.
16:00. Auzokoen Mus Txapelketa.
17:00. Herri-kirolen erakustaldia.
20:30. Euskaraokea eta playback-a denontzat.
21:30. Parrillada.
23:00. Antzarrak Perratzera musika taldea eta DJ XA2.

Uztailak 1, igandea

09:30. Diana Tolosako Udal Txistulariekin.
11:00. Auzoko Danborrada Konponezinak-en eskutik.
13:00. Dikothomia taldearen Spazi...o kale ikuskizuna.
14:30. Auzo bazkaria Konponezinak txarangak girotuta eta karta-jokoen sari banaketa.
18:00. Aurreskua.
18:30. Toka txapelketa.
19:00. Areto dantzak.
20:00. Sardina jatea eta DJ XA2.
23:59. Suziria festei amaiera emanez eta sardinaren hileta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!