T3T eta T2T mendi lasterketak 2018

Tolosaldeko tontorrak, iganderako prest

Asier Imaz 2018ko eka. 14a, 15:17

Trianguloa plazan emango diote irteera T3T mendi maratoiari eta T2T-ri; lehen korrikalariak 11:40ak aldera iritsiko dira helmugara.

Azken entrenamendu gogorra egiteko eguna atzokoa zen. Orain atseden hartzea tokatzen da; igandean, lasterketa eguna da. Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoia eta Tolosaldeko 2 Tontorrak korrikalarien zain daude.

Trianguloa plazatik irtengo dira bi lasterketak. Luzea, 09:00etan. Tolosatik zuzenean Herniora joango dira. Laburra, 09:30ean hasiko da. Kasu honetan, lehen tontorra Uzturrekoa izango da. T3Tn 340 parte hartzaile izango dira, 42,7 kilometroko ibilbidean. T2Tn, 310, 24,5 km-ko ibilbidean. Antolatzaileak dortsalak eta txipak banatu dizkie parte hartzaile guztiei. Tartean, lasterketa ondorengo bazkarirako txartelak.

HAMAIKETAKOA UZTURREN

T2T eta T3T ikustera joan eta bide batez, parte hartzaileak animatu nahi dituztenentzat, gutxi gorabeherako ordutegi bat jarri dute antolatzaileek. Urtero bezala, gainera, Aralarko Adiskideak mendi taldeak hamaiketakoa eskainiko du Uzturren, dohainik.

Oier Ariznabarreta: «Nire erronka Tolosaldeko 3 Tontorrak indarrez ondo amaitzea da»

Amaia Amantegi: «Animatzen jende asko zegoela gogoratzen dut; eskertzekoa da»

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!