Iurre Tabernak Euskal Ligan jokatuko du

Ataria 2018ko ekainaren 13a

Oiartzunek uko egin dio maila horretan jokatzeari eta tolosarrek hartu dute eurek utzitako lekua. Estreinakoz ariko dira maila horretan.

Maiatza bukaeran Gipuzkoako finala jokatu zuen Iurre Tabernak, Oiartzunen aurka, Usabal Kiroldegian. Hiruna berdindu zuten, baina penaltietan oiartzuarrak gailendu ziren.

Maila igoera jokoan zeukaten bi taldeek, eta Oiartzunentzat izan zen sari hori. Euskal Ligan jokatzeari uko egin dio, ordea, Oiartzungo taldeak. Gipuzkoako Federazioak tolosarren esku utzi zuten leku hori, eta bi astez pentsatzen ibili ostean, baiezkoa eman dute azkenean.

"Kalkuluak atera genituen eta posible zela ikusi genuen. Gastu gehiago izango ditugu, garraioan bereziki, partida gehienak Bizkaian eta Araban jokatu beharko ditugulako. Baina ilusioz gaude eta lana egingo dugu dena bideragarri izateko: babesleak, zozketak egitea...", azaldu du Antton Garro, taldeko jokalariak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!