Tolosaldea Bus Greba

Auzoetako bizilagunak, pozik baina adi

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko ekainaren 6a

Joan den apirilaren 23an aurkeztu zuten, jendaurrean, Tolosako urbanoaren auzia konpontzeko batzorde iraunkorra.

Ordura arte Amarozko auzo elkarteak egindako borrokari, Otsabi Elkartea, Berazubi Auzo Elkartea, Larramendi Auzo Elkartea eta San Esteban Ttonttor Auzo Elkartea batu zitzaizkion, eta manifestaziora deitu zituzten herritarrak. Orain, Tolosako Hiribusaren esleipen berriaren harira, «ezustekoa» hartu dutela azaldu du Irantzu Mantxo batzorde iraunkorreko kideak.

Era berean, ordea, udalaren deialdiak ekarriko zuenaren zain zeudela azaldu du: «Udalak ere ikusi nahi zuen, plegu horiekin deialdira nor aurkezten zen eta, enpresaren izena jakin bezain pronto, bilera bat eskatu genien udaleko arduradunei», azaldu du.

Horrela, auzoetako bizilagunentzat «albiste oso positiboa» dela onartu du Mantxok, «egoera kezkagarria zelako erabiltzaile askorentzat. Dena den, urbanoko langileen baldintzen inguruko kezka ere badutenez, azaldu du batzordeko kideek adi jarraituko dutela datozen asteotan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!