Luis Iruretagoiena 'Suni' presoa Mont-de-Marsango espetxera gerturatu dute

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

2007an manifestazioa egin zen Tolosan Luis Iruretagoienaren askatasuna eskatzeko.

Gaur bertan egin dute leku aldaketa, eta Iruretagoienak berak familiari jakinarazi dio telefono bidez. Mont-de-Marsango espetxea 180 kilometrotara dago Tolosatik, Landetako departamenduan, Akitania Berria eskualdean.

Orain arte Iruretagoiena Alençon-eko espetxean izan da, 850 kilometro ingurura. Hiru egun behar izaten zituen senide eta lagunek bisita egitera joan eta etortzeko. Epaiaren arabera sei urte inguru geratzen zaizkio Iruretagoienari kartzela zigorra betetzeko.

Frantziako estatuaren espetxeetan dagoen beste presoa Maite Aranalde ibartarra da. Bretainian dago egun Aranalde, Renneseko kartzelan, Ibarratik 730 kilometro ingurura. Aranaldek urrian bukatzen du Frantzian ezarritako zigorra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!