Tolosako Udalak herriko erretegiak omendu ditu

Ataria 2018ko apirilaren 28a

Haragi topaketan omenaldia e 1 1524947569064
Haragi topaketan omenaldia e 2 1524947577799
Haragi topaketan omenaldia e 3 1524947583491
Haragi topaketan omenaldia e 4 1524947588914
Haragi topaketan omenaldia e 5 1524947594917
Haragi topaketan omenaldia e 6 1524947599726
Haragi topaketan omenaldia e 7 1524947605305
Haragi topaketan omenaldia e 8 1524947610936
Haragi topaketan omenaldia e 9 1524947619485
Haragi topaketan omenaldia e 10 1524947625538
Haragi topaketan omenaldia e 11 1524947632104
Haragi topaketan omenaldia e 12 1524947637447
Haragi topaketan omenaldia e 13 1524947643194
Haragi topaketan omenaldia e 14 1524947648328
Haragi topaketan omenaldia e 15 1524947653684
Haragi topaketan omenaldia e 16 1524947661081
Haragi topaketan omenaldia e 17 1524947667093
Haragi topaketan omenaldia e 18 1524947676623

Casa Julian, Casa Nikolas, Burruntzi eta Botarri erretegiak urteotan izandako "ibilbideagatik eta Tolosari eskainitako jardunagatik" omendu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Tolosako Muñagorri harategia ere omendu du "bertako produktuaren alde egindako 100 urte baino gehiagoko lanagatik".

Haragi, txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketaren barruan izan da omenaldia, Topic-en. Casa Nicolaseko Pedro Ruiz, Casa Julianeko Matias Gorrotxategi, Burruntziko Juanjo Pascual eta Botarriko Leire Etxezarreta izan dira omenduak. Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkateak, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-en zuzendariak, eta Bittor Oroz,  Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak hartu dute parte oroigarrien banaketan.

Tolosako alkateak adierazitako eran, Tolosako erretegiek 60 urteotan izandako "ibilbideagatik eta Tolosari eskainitako jardunagatik" omendu dituzte: "Izpiritu ekintzailea, etengabeko hobekuntza nahia eta izaera berritzailearekin egin dute lan: parrila etzana sortu zuten, erretze teknikak, lehen idi txuleta erre, eta parrilari eman diote garrantzia; beren sukaldaritzaren muina izan da eta tolosarron nortasunaren parte bilakatu da/dute. Eta Tolosaren enbaxadore bikainak bilakatu dira".

Olatz Peon Ormazabalek azpimarratu du sektore "estrategikoa" dela udalerrian gastronomia eta erretegiena konkretuki: "Ekonomikoki zein sozialki da garrantzitsua: enplegu sortzailea da, aktibitate ekonomikoa sustatzen baitu lehen sektorean, zerbitzuenean, turistikoan...”. Baina guztiaren gainetik erretegien sekretua haizaratu du alkateak: "Lana, kalitatea, tradizioa eta tratua. Bidelagun izango gara etorkizunean ere". Oroigarriak emanaz eta agurra dantzatuz egin diete 60 urteko ibilbideari omen eta eskertza. Baliatu nahi izan dute ere ekitaldia erretegietan lan egin duten emakumeak omentzeko: Casa Julianeko Izaskun Ayerbe, Casa Nikolaseko Masha Otxoteko, eta Burruntzi erretegiko Rosa Gutierrez.

Horiez gain, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Tolosako Muñagorri harategia ere omendu du. Bittor Oroz sailburu-ordeak esan bezala, Muñagorri harategia "instituzio" bat baita Tolosan: “belaunaldiz belaunaldi, Tolosan 100 urte baino gehiago daramatza kalitate goreneko okela aukeratzen bezeroei ahalik eta produktu eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz". Gogora ekarri du ere Muñagorri harategia izan zela lehenengo Eusko Label harategia orain dela 22 urte. "Beti egin du apustu %100an bertakoarengatik, eta berriz ere aitzindari izan da Basque Label egitasmoan txertatzen; berriz ere lehenak izan dira, belaunaldi aldaketarekin bat eginez”.

Bestalde, Tolosako Ekinbide Etxeak txontxongilo-sukaldari bana banatu die omenduei. Ekitaldia Elene Arandia abeslariak eta German Ormazabal piano joleak musikatu dute. Ekitaldia bukatu eta gero, Euskal Herria plazan parrilen jardunak jarraitzen zuen, eta jende ugari ari zen dastatzen bertan prestatutako jakiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!