2018/04/28 09:00
09:00. Tolosako Euskal Herria plazan, jendaurreko haragi-erretzeei ekingo diete:
- Pablo Riverok (Argentina) bertako arkumeak erreko ditu, eta eguerdian izango da dastatzea.
- Jefferson Ruedak (Brasil) txerria erreko du, eta afalorduan dastatu ahal izango da.
- Renzo Garibaldik (Peru) txerria erreko du, eta afalorduan dastatu ahal izango da.
- Dante Ferrerok (Mexiko-Argentina) behiaren showa egingo du: 24 orduan erreko du behi bat. Hurrengo egunean izango da dastatzea.
11:00. HARAGI ikasgela, Zerkausian. Hitzaldiak, prestakuntza saioak eta dastatzeak egingo dituzte. Gonbidatu bereziak: Jose Gordon, Juan Antonio Zaldua eta Jayne Hardcastle.
14:00. Herri bazkaria izango da, Zerkausian, 200 pertsonarentzat. Tolosako erretegiak (Botarri, Burruntzi, Casa Nicolas eta Casa Julian) eta gonbidatuak elkarlanean ariko dira txuletak erretzen. Menu zehatza osatzen ari dira oraindik.
19:30. Tolosako erretegiei omenaldia, Topic zentroan, haien lanagatik eta ibilbideagatik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?