Topic zentrora sartu da ura

Ataria 2018ko apirilaren 12a

Urak hartu du Topic zentroko transformadore gela, Montezkuetik datorren ur emari baten ondorioz. Uneotan ura ateratzen ari dira.

Azken orduotako euritearen eragina bistakoa da oraindik. Topic zentroko transformadore gela urak hartu du gaur goizean. "Azpitik sartu da ura, seguruenik, Montezkuetik datorren ur emari baten ondorioz", azaldu du Patxi Amantegi zinegotziak.

Orkatiletara iristen da ur maila, eta herri langileak ura ateratzen ari dira uneotan. Transformadore gela areto nagusiko oholtzaren parean dago, baina ez da bertara sartu. Beste kalterik eragin ote duen aztertuko dute orain.

Horrez gain, Araxes ibaiak sortu ditu arazo gehien Tolosan. Urak gainezka egin zuen atzo arratsaldean, eta ordutik lanean ari dira inguruko enpresetatik ura ateratzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!