Pasahitza (zaharra)

Imanol Ubedaren ibilbide berria ezagutu dugu

Ataria 2018ko apirilaren 4a

Don Inorrez, hala izena du Imanol Ubedaren proiektu berriak. Duela bi urte Bide Ertzean taldeak atseden mugagabea hartzea erabaki zuenetik abestiak sortzen ari dira, bera eta Karlos Aranzegi bateria jotzailea, eta 'Mugiro bila' izeneko lehendabiziko diskoan aurkeztu dituzte.

Bide Ertzean taldearen musikatik aldendu nahi izan dutela kontatu digu musikari tolosarrak, eta horretarako, Cadizera jo zuten, hango ekoizle batekin lan egitera. Abestien hitzei dagokienez, zirikatzaileak direla kontatu digu. Jone Gorostarzu berastegiarraren 'Bere Txisteak' olerkiaren hitzekin sortua da, hain juxtu, Don Inorrez proiektuaren lehen abestia. Datorren astean hasiko dira zuzenekoekin, Bilbon eta Donostian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!