Kalitatezko osasun zerbitzu bat eskatu dute

Ataria 2018ko martxoaren 10a

Argazkia: Asuncion Klinikako Langileak

Asuncion klinikako langileak kalera atera dira gaur, beste behin, kalitatezko osasun zerbitzu bat aldarrikatzeko.

Asuncion klinikako langileek otsailaren bukaeran egindako agerraldian bi asteko epea eman zioten Inviza enpresari negoziazio mahaia deitzeko eta "behingoz seriotasunez" negoziatzen hasi dadin. Epea datorren astean bukatzen da.

Tolosako Udalak bilera irekia deitu du astelehenerako Asuncion klinikaren inguruan hitz egiteko. 20:00etan elkartuko dira udaleko areto nagusian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!