Pasahitza (zaharra)

Batzar nazionala egingo du Etxeratek Leidorren martxoaren 25ean

Ataria 2018ko otsailaren 23a

Ekitaldi moduan egingo dutela azaldu du Naike Diez Etxerateko kideak. 2017 urteko balorazioa egingo dute, Etxeratek eskaintzen duen asistentzia juridiko eta osasun asistentziaz hitz egindo dute, omenaldien tartean Oiartzungo bertso saioko antolatzaileen lana azpimarratuko dute, eta dispertsioko biktimei tartea egingo zaie.

Igaro berri den urteaz galdetuta, egoera ez dela aldatu nabarmendu du Diezek: "Dispertsio politikak bere horretan jarraitzen du, preso gehienak 600 kilometro baino gehiagora baitaude. Nabarmendu behar diren mugimenduak izan dira dena den, armagabetze prozesua, Pariseko negoziazio maila edota, preso gaixoen gerturatzea".

Bestalde, motxiladun umeen egoera azalerazi nahi izan zuen bezala, adinekoek dispertsioa nola pairatzen duten erakusten ari dela Etxerat azladu digu Naike Diezek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!