Pasahitza (zaharra)

«Ajolagabeki jokatzen da adineko herritarrekin»

Ataria 2018ko otsailaren 22a

Joxe Agustin Arrieta Tolosako Harizpe erretirodun eta pentsiodunen elkarteko lehendakariordea da. "Gaur egungo gizartearen ongizatearen zutabeak, batez ere, lehengoek eraikiak dira, lan handia egitearen ondorioz, beraz, ohorez eta duintasunez errespetatu beharko genituzte adinekoak", azaldu du.

Gizatasuna eta duintasuna bultzatzeko ari direla lanean dio Arrietak, eta egoerak hobera egingo duenaren itxaropena du. Donostian elkarretaratzea egingo dute pentsioen egoera salatzeko. Tolosa eta Ibarratik lau autobus bete dituzte Donostiara joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!