Alex Perurena Tolosan bizi den ikaztegietarra, garraiolari autonomoa da. Adunan egoitza duen Transernio kooperatibako kidea da. Batez ere, Gipuzkoan egiten ditu joan-etorriak. 8-10 aldiz bidesarietatik igaro beharko duen egunak izan ditzakeela dio. Orokorrean, garraiolariak kexu direla bidesari sistema berriarekin dio. Prezioak azken urteetan asko jeitsi beharra izan dituztela eta bidesari hau beste karga bat dela garraiolarientzat azaldu du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?