Osagai onenak, hitzak eta gogoa

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 16a

Imanol Zubelzu tolosarra gidari lanetan aritu zen, bi adituekin.

Elikadura atzo, gaur eta bihar abiapuntu izan zen, atzo, Topic zentroan, Tolosako Babarrunaren Kofradiak antolaturiko gastronomia jardunaldian

Kapituluaren eta azoka bereziko festaren artean zubi berri bat eraiki du, aurten, Tolosako Babarrunaren Kofradiak: Pul-pul gastronomia jardunaldia. Atzo izan zen, Topic zentroan, eta bertako produktuaren inguruan hausnarketarako gogoa pizteko, bi hizlari aritu ziren, aurrez aurre: Mikel Zeberio eta Iñaki Alava.

Gastronomia kritikaria bata, eta ikerlaria bestea, janaria eta haien zaintza erdigune izan zituzten, atzoko, gaurko eta biharko elikaduraren harian. Hizkuntzarekin eta ohiturekin lotu zuen, batak, gastronomia; besteak, berriz, jakiak prestatzen aritzeko gogoari eta tokian tokikoak eskaintzen duena hartzeari jarri zion fokua.

Teorizazioen ondoren, gastronomia praktikan jartzeko egunak iristear dira Tolosara: babarruna asteburuko protagonista izango da.

Erlazionatuak

Uzta urria, baina gozatzekoa

Itzea Urkizu Arsuaga 2017 aza 14 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!