Tolosako Babarrunaren Kofradiak, eguerdian antolatu du aurtengo ohorezko kofradeak eta kofrade berria izendatzeko ekitaldia, Tolosako Udaletxean. Saioa, Irene Larrazak aurkeztu du, eta tartean, Ana Urrutia, Edurne Trancho, TEE eta Udaberri Dantza Taldea izendatu dituzte ohorezko kofrade. Hodeiertz abesbatzarekin batera, agurra dantzatuz eta Olatz Peon alkatearen hitzekin borobildu dute gaurko atal berri hau.
2017 aza 12 Tolosa
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?