Tolosako bi auziperatuen egoeraren berri emateko asanblada irekia

Ataria 2017ko urriaren 31

Elkarretaratzea egin zuten atzo Tolosako trianguloan.

Tolosako bi auziperatuen egoeraren berri emateko eta egoerari nola aurre egin erabakitzeko asanblada egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan Tolosako trianguloan. 

Martxoaren 11n Iruñean izandako manifestazioaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte Tolosaldeko bi gazte; guztira 12 gaztek deklaratu zuten atzo. Kargupean utzi zituzten aske eta epaiketaren zain gelditu dira. Elkarretaratzea egin zuten atzo epaiketa salatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!