Martxoaren 11n Iruñean izandako manifestazioaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte Tolosaldeko bi gazte; guztira 12 gaztek deklaratu dute. Kargupean utzi dituzte aske eta epaiketaren zain gelditu dira.
Auziperatuek salatu dute "kapitalismoaren aurka borrokatzen duen oro zigortzen" dutela, eta gazte guztiak aske uztea eskatu dute.