Eskualdeko bi gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu dute

Ataria 2017ko urriaren 30a

Martxoaren 11n Iruñean izandako manifestazioaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte Tolosaldeko bi gazte; guztira 12 gaztek deklaratu dute. Kargupean utzi dituzte aske eta epaiketaren zain gelditu dira.

"Espainiako Estatuaren izaera terrorista eta jasandako errepresioa" salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Tolosako trianguloan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!