Prest dituzte zubiko festak

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko urr. 11a, 07:53

Berazubi auzoko jaiak hasiko dira bihar; aurten lehen aldiz entzierro txikia egingo dute erraldoien eta buruhandien laguntzarekin, paper eskolatik hasi eta zezen plazara bitarte.

Urriko zubian, Pilarikan, ospatzen dituzte beti jaiak Berazubi auzoan. Nortasun handiko auzoa da eta auzotar guztiei zuzendutako jaiak antolatzen badituzte ere, urtero saiatzen dira ekitaldi berriren sartzen. Aurten lehen aldiz, entzierro txikia egingo dute. Bihar bertan izango da, 16:45ean, eta entzierroa girotzeko buruhandi eta erraldoien konpartsak egingo du paper eskolatik zezen plazarainoko bidea haur eta gazteekin.

Bestalde, ostiralean 12:00etatik aurrera Masterchef telebista saioko Edurne Trancho izango da haurrei tailerra eskaintzen. 7 eta 13 urte artekoek hartu dezakete parte eta bertan bazkaltzeko aukera ere izango dute. 10 euro ordaindu behar dira.

 

Egitaraua

Bihar, hilak 12

  • 09:30. Auzoko hildakoak oroituz meza egingo dute Korpus Kristi parrokian.
  • 11:30. Txupinazoa.
  • 11:45. Buruhandiak auzoko kaleetan.
  • 12:30. Gizonezkoen toka.
  • 14:30. Herri bazkaria, bakoitzak bere bazkaria eman behar du.
  • 16:45. Paper eskolatik zezen plazarainoko entzierro txikia.
  • 17:00. Zezentxoak eta poneyak haurrentzat, zezen plazan.
  • 19:00. Joxe Mendizabalekin pintxo potea.
  • 22:15. Su artifizialak Berazubiko zubitik.
  • 22:30. Alurr dantza taldearen Irradak ikuskizuna.

Etzi, hilak 13

  • 12:00. Sukaldeko tailerra umeentzat, Masterchef telebista saioko Edurne Tranchorekin.
  • 14:30. Umeentzat bazkaria auzoko plazan.
  • 16:00. Ume jolasak.
  • 17:30. Txokolate jatea.
  • 18:00. Umeentzako disko festa Amaia Txintxurretarekin.
  • 19:00. Pintxo potea plazan.
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 23:00. Disko festa Amaia Txintxurretarekin.

Hilak 14, larunbata

  • 11:30. Umeen arteko 3x3 futbol txapelketa.
  • 13:30. Txapel jaurtiketa.
  • 14:30. Babarrun jatea.
  • 16:00. Mus txapelketa.
  • 16:30. Dj Peru.
  • 19:00. La Zentral Orkestaren lehen saioa.
  • 21:00. Danborradako afaria.
  • 22:15. Danborrada auzoko kaleetan.
  • 23:30. La Zentral Orkestaren bigarren saioa.

Hilak 15, igandea

  • 09:00. Tolosako txistulariekin diana.
  • 11:30. Emakumeen toka.
  • 12:30. Tolosako Bandaren kontzertua.
  • 14:30. Paella erraldoia.
  • 18:30. Chuchin Ibañez eta Charroak taldearen emanaldia.
  • 19:30. Saloi dantzak Ritmo de Luna taldearen eskutik.
  • 19:30. Gaztaina jatea.
  • 21:00. Arratoiaren erretzea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!