Arratsalde bakarrean agortu dira Gure Zirkua ikusteko sarrerak

Tolosaldeko Ataria 2017ko irailaren 26a

Emanaldiak datorren ostegunean hasiko dira, helduentzako saioarekin eta, igandera bitarte, sei saio eskainiko dituzte Tolosako zezen plazan.

Uztailean jarri zuten euskal zirkua abiarazteko lehen alea eta, pixkana-pixkana, Tolosako zezen plaza ametsen mundu txiki bilakatu dute, Iker Galartzak eta lagunek. Badirudi, gainera, ehunka herritarrei trapezio, malabare eta pailazo artean amets egiteko gogoa piztu dietela: arratsalde bakarrean agortu dira, Gure Zirkuaren lehen emanaldiez gozatzeko sarrerak.

Ostegunean izango da estreinaldia, 20:00etan, helduentzako saio batekin eta, igandera bitarte, beste bost hitzordu izango dituzte, sarrera eskuratu dutenek.

Erlazionatuak

Ametsen trapeziotik zintzilik

Itzea Urkizu Arsuaga 2017 ira 10 Amezketa   Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!