Pasahitza (zaharra)

"Emaitza jendearekin ikusteko gogoz nago"

Ataria 2017ko irailaren 19a

Igandean estreinatuko da Donostiako Zinemaldian 'Handia' filma, sail ofizialean ere lehiatuko dena. Joseba Usabiaga tolosarra aktore protagonistetako bat da. Urduritasuna sentitu baino, jendearen erantzuna ikusteko irrikaz dagoela azaldu du.

Tolosarrak esan duenez, lan oso ona dago pelikularen atzean, "irudi aldetik ikusgarria". Orain bi urte zuzendari berrien atalean izan zen Donostiako jaialdian 'Pikadero' filmarekin, beraz, "zerbait" ezagutzen duela azaldu du: "Hura ez zen sail ofizialean izan, baina, presioa ere izaten duzu, horregatik, ez da lehendabiziko aldia izango, baina, oraingo honetan errespetu handiagoa ematen duela egia da".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!