Hasi da pitxarren iraultza txikia

Tolosaldeko Ataria 2017ko irailaren 15a

Lehen eguna izan zuen, atzo, TAKEk antolatutako garagardo festak; gaur eta bihar espero dute jende gehien.

Iaz baino lotsatiago, baina tolosarrek gorazarre egin zioten, beste behin, garagardoaren eta apar zuriaren festari: hasi da pitxarren iraultza txikia. Izan ere, igandera bitarte, Zerkausian ez da ia beste konturik izango: zenbaki hau dela edan errazena, eta beste hura dastatu beharra dagoela.

Horrela, zenbakien arteko dantzan,02:00ak bitarte zabalik izango da barra, gaur eta bihar, eta musika ere izango da, festa girotzeko.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!