Izaskun auzoko festak 2017

Batzuk zartaria astintzen, besteak puzgarrietan

Ataria 2017ko irailaren 3a

Tortilla txapelketa egin dute goizean Tolosako Izaskun auzoan, eta haurrek puzgarrietan jolasteko aukera ere izan dute. Gaur amaituko dira festak piñatarekin.

Gaur amaituko dira Izaskun auzoko festak, baina ekintza andana dute aurretik. Goizean, tortilla txapelketa egin dute, eta puzgarriak ere izan dira haurrentzat. 

Eguerdian, Udaberri dantza taldearen emanaldia izan da eta zahagi ardoa egin dute ondoren; auzoko tortila patatarik hoberena jateko aukera izango da, ziur. Haurrak segituan altxako dira mahaitik apar artean jolasteko. Ondoren, Edu Magic magoaren ikuskizunaz gozatzeko moduan izango dira; dena den, musean jolastea nahiago dutenek Denan tabernan dute hitzordua: Izaskun Auzoko Mus Txapelketa jokatuko da. 

19:00etan, Piñatarekin amaituko dira aurtengo festak.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Sagardoz lagunduta jarraitu du jai giroak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 ira 02 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!