Izaskun auzoko festak 2017

Sagardoz lagunduta jarraitu du jai giroak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 2a

Izaskun auzoko festak heldu dira erdialdera, eta bihar amaituko badira ere, oraindik, festan jarraitzeko gogoa erakutsi dute auzotarrek. Arratsaldean, sagardo dastaketaren txanda izan da.

Urteroko zita izan ohi da eztarria sagardoz bustitzearena. Gazta, solomo eta arrautza pintxoak nahiz bost etxe ezberdinetako sagardoak dastatzeko aukera izan da, arratsaldean, Izaskun plazan. Horiek, Aburuza, Gurutzeta, Isastegi, Larrarte eta Zabala izan dira. Unai Gaztelumendi eta Oier Azpiroz bertsolariek alaitu dute dastaketa, hitz joko politekin. Goizeko entzierro txikiaren eta buruhandiekin hasi dute eguna haurrek, eta dastaketaren aurretik, dantza egiteko aukera izan da, auzotarrek elkarrekin bazkaldu ostean.

Iluntzean, berriz, zahagi ardoan afaltzeko aukera izango du bertaratzen den orok, jana etxetik eramanda. Eta egunarekin amaitzeko, gauean, kontzertuak izango dira Sputnik plazan. Atzo, Estarlus eta Zesuma taldeak arduratu baziren auzoan giroa jartzeaz, gaur gauean, Gorka Suaia, Little Martin eta lagunak eta Dancing Princessen txanda izango da.

Erlazionatuak

Zabalarretan, Estafetan bezala

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 ira 02 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!