Izaskun auzoko festak 2017

Festa lehertzear da Izaskun auzoan

Tolosaldeko Ataria 2017ko abu. 29a, 11:19

Izaskun auzoko festak ospatuko dira asteburu honetan. Haurrentzako ekintzak, auzo bazkaria eta musika eskaintza zabala izango dira, besteak beste, Izaskun eta Sputnik plazetan. 

Irailak 1, ostirala

18:00. Txupinazoa eta txokolate edatea, Sputnik plazan.

Ondoren. Buruhandiak.

19:30. Trikipoteoa albizturtarren eskutik, Sputnik plazako txosnatik abiatuta.

21:00. Auzo afaria.

22:30. Ahalgara Moreak batukada feminista auzoan zehar.

00:00. Estarlus eta Zesuma taldeen kontzertuak, Sputnik plazan.

 

Irailak 2, larunbata

11:00. Entzierro txikia Zabalarreta parkean.

12:00. Buruhandiak.

14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.

17:00. Dantzaldia gazte eta helduentzat.

19:00. Sagardo dastatzea pintxoekin Izaskun plazan.

20:00. Bertsolariak Izaskun plazan.

21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.

23:00. Kontzertuak Sputnik plazan: Gorka Suaia eta Little Martin eta lagunak + Dancing princess.

 

Irailak 3, igandea

09:00. Diana Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.

10:30. Tortilla prestaketa.

11:00. Puzgarriak Sputnik plazan.

12:00. Tortilla txapelketa.

Ondoren. Pintxo potea.

13:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia.

14:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.

15:45. Apar festa.

17:00. Edu Magic magoaren ikuskizuna.

Ordu berean. Izaskun Auzoko Mus Txapelketa 2017, Denak tabernan.

19:00. Amaiera festa piñatarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!