Jarri da abian Sagardofest

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 9a

Ekin diote gaur arratsaldean Sagardofest egitasmoari eta hiru egunez egongo da Tolosako Trianguloa plazan.

Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, eskualdeko zenbait udaletako ordezkariak, tartean Tolosakoak noski, eskualdeko sagardogileak eta inauguraziora agertu diren hainbat herritar ere. Lehenengo aldiz antolatu da Sagardofest egitasmoa Tolosan, eta hainbat ekitaldi izango dira hiru egun hauetan.

Ekitaldian bertso bat abestu ondoren, sagardoa osagai duen koktel berezi batekin egin dute topa bertan zeudenek, eta horrekin batera eman diote irekiera Sagardofest guneari.

Sagardofest, egitaraua


Ekainaren 9a, ostirala
18:00. Inaugurazio ekitaldia.
18:00-21:00. Sagardo azoka Trianguloa plazan.
20:00. Sagardo koktel dastatzea Trianguloa plazan.


Ekainaren 10a, larunbata
11:00-14:00. Sagardo azoka Trianguloa plazan.
11:00. Bisita gidatua (gazteleraz eta ingelesez).
12:00. Euskal Sagardoa jatorri deituraren aurkezpena eta dastatzea.
13:00-13:30. Kata edo dastatze azkarrak.
17:00-21:00. Sagardo azoka Trianguloa plazan.
17:00. Bisita gidatua (euskaraz).
18:00. Dastatze musikatua, bertsolariekin.
19:00. Batasuna elkartearen 46. sagardo dastatzea, Berdura plazan.
20:00. Sagardo koktel dastatzea.


Ekainaren 11, igandea
11:00-14:00. Sagardo azoka Trianguloa plazan.
11:00. Bisita gidatua (gazteleraz eta ingelesez).
12:00. Tolosaldeko sagardoen aurkezpena eta dastatzea, enologo baten laguntzaz.
13:00. Dastatze azkarrak.

Erlazionatuak

Sagarraren zukua, upelera

Eneritz Maiz Etxarri 2016 urr 26 Ikaztegieta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!