Sagarraren zukua, upelera

Eneritz Maiz Etxarri 2016ko urriaren 26a

Sagarraren zukua, upelera 1 1477475650875
Sagarraren zukua, upelera 2 1477475660657
Sagarraren zukua, upelera 3 1477475671013
Sagarraren zukua, upelera 4 1477475680499
Sagarraren zukua, upelera 5 1477475690427
Sagarraren zukua, upelera 6 1477475698565
Sagarraren zukua, upelera 7 1477475708567
Sagarraren zukua, upelera 8 1477475718549
Sagarraren zukua, upelera 9 1477475728211
Sagarraren zukua, upelera 10 1477475739832
Sagarraren zukua, upelera 11 1477475748958
Sagarraren zukua, upelera 12 1477475757193
Sagarraren zukua, upelera 13 1477475766308
Sagarraren zukua, upelera 14 1477475775169

Urtarriletik aurrera sagardoa txotxetik edan nahi duenak, aurretik atera behar izaten ditu eltzetik babak. Hobeto esanda, aurretik jo behar izaten du sagarra. Urte sasoi honetan egiten da sagardoa bai sagardotegi, baserri edota dolarea eta sagarrak dituzten edozein txokotan.

Sagarrandoak orain daude bete-beteta, eta sagardotegi guztiak berriz, muztioa dariola. Lehen lana sagarrak biltzea izan ohi da. Batzuk kixkia izango dute sagarrak saskiratzeko. Besteek, gerria gehiago makurtuta, eskuz bilduko dituzte sagarrak. Zakuak bete eta bete, sagar on guztiak bildu arte. Behin sagasti guztia bildu ostean, dolarera gerturatu beharko da. Zakuak hustu, eta sagarrak berriz banan bana begiratuz txarrak albo batera doaz eta onak uretan pasa eta gero, prozesua martxan jarriko da sagarrak joz.

MUZTIO GOZO-GOZOA

Txikitutako sagarrak pilatzen hastean lehen zukua aterako da. Gozoa. Prentsatu ostean, ordea, eta errekatxo baten moduan botako du muztioa. Hori guztia izango da upelera doana. Upela bete, eta itxarotea geratuko da. Sagardoak egin, egin behar du, eta horretarako hilabete batzuk behar ditu. Kolorea argitzeaz gain, zaporea ere guztiz aldatuko zaio. Gustuen araberakoa izan ohi da sagardo on eta txarraren artekoa. Urte berriarekin batera, eta plater on bat alboan hartuta, txotx egitea baino ez litzateke faltako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!